Zer da Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana?

Hiri-mugikortasun iraunkorreko planak oinarrizko tresna dira toki-administrazioentzat, udalerriko garraio-sistema osatzen duten sareak modu integratuan planifikatzeko orduan.

Zeharkako izaera duenez, Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planaren ekarpenek lagundu egiten dute ingurumena, hirigintza-ingurunea eta udalerrien maila sozioekonomikoa hobetzen.

Ermuko hiri-mugikortasun iraunkorreko Planak mugikortasun-eredu bat lortzea ahalbidetuko duen estrategia definitu behar du:

1. Gizartean integratzailea eta irisgarritasun unibertsalena duena.

2. Udalerriko behar sozial eta ekonomikoetara egokituz.

3. Desplazamenduetan seguruago.

4. Jasangarriago eta kanpo-eragin gutxiagorekin.

Prozesua eta etapak

Ermuko hiri-mugikortasun iraunkorreko planak honako etapa hauek ditu, honela banakatuta:

Fasea 1: Diagnostikoa
Fasea 2: Helburu zehatzak eta egoerak
Fasea 3: Planaren proiektua egitea
Fasea 4: Informazio publikoa eta kanpoko ekarpenak
Fasea 5: HMIPren azken idazketa

Parte-hartze Programa

Herritarrek Ermuko mugikortasun-eredua nolakoa izan behar den jakin dezaten, herritarrek parte hartzeko prozesu bat garatuko da, kontsulta eta informazio prozesu batzuk barne hartuta. Zehazki, honako jarduera hauek izango ditu:

  • Inkesta digitala, desplazamendu-ohiturak eta sareen balorazioa ezagutzeko.

  • Bilera sektorialak inplikatutako eragileekin.

  • Itzulketa-jardunaldia.

  • Aurkezpen publikoak.

  • Kontsulten eta ekarpenen posta: adelaida.corbera@mcrit.com

Dokumentazioa

Hemen kontsulta ditzakezu Ermuko Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Plana idazteko eta izapidetzeko prozesuan sortutako dokumentuak.

Memoria

PDF

Jarduketa programa

PDF

Eranskinak

PDF

Herritarren parte-hartzeri buruzko dokumentuak

PDF