Zer da Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana?
Hiri-mugikortasun iraunkorreko planak oinarrizko tresna dira toki-administrazioentzat, udalerriko garraio-sistema osatzen duten sareak modu integratuan planifikatzeko orduan.
Zeharkako izaera duenez, Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planaren ekarpenek lagundu egiten dute ingurumena, hirigintza-ingurunea eta udalerrien maila sozioekonomikoa hobetzen.
Ermuko hiri-mugikortasun iraunkorreko Planak mugikortasun-eredu bat lortzea ahalbidetuko duen estrategia definitu behar du:
1. Gizartean integratzailea eta irisgarritasun unibertsalena duena.
2. Udalerriko behar sozial eta ekonomikoetara egokituz.
3. Desplazamenduetan seguruago.
4. Jasangarriago eta kanpo-eragin gutxiagorekin.
Prozesua eta etapak
Ermuko hiri-mugikortasun iraunkorreko planak honako etapa hauek ditu, honela banakatuta:
Parte-hartze Programa
Herritarrek Ermuko mugikortasun-eredua nolakoa izan behar den jakin dezaten, herritarrek parte hartzeko prozesu bat garatuko da, kontsulta eta informazio prozesu batzuk barne hartuta. Zehazki, honako jarduera hauek izango ditu:
Inkesta digitala, desplazamendu-ohiturak eta sareen balorazioa ezagutzeko.
Bilera sektorialak inplikatutako eragileekin.
Itzulketa-jardunaldia.
Aurkezpen publikoak.
Dokumentazioa
Hemen kontsulta ditzakezu Ermuko Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Plana idazteko eta izapidetzeko prozesuan sortutako dokumentuak.